XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LENGO BERTSOLARI ZARREN ATERALDIAK Bein batean, Prantzes-Txikia ta beste lagun bat Goizuetara joan omen ziran bertsotara, da erriarekin tratua egin Akordioa egin omen zuten bertsoak dana dirutan pagatzekotan, da jaten egiten zituzten gastoak ordainduko zituztela aparte berak.

Bi egun pasa omen dituzte lasai jan da edan egiñez.

Erriari, tratua egin bezela, kobratu ere bai, eta ongi partitu Banandu, bakoitza bere aldetik joan omen ziran erriko gizonakin, berriz ere bertsolaririk bear baldin bazuten jakingo zutela alkarren berri eta beste bat arte esanda.

Eta, berriz ere lengo ostatura Jan eta lo egiteko etxea joanda, apaldu omen zuten ederki, eta bertso-saio bat edo bi etziran paltako, ala gobernatu Jaten eman, elikatu ezkero.

Aspertu ziranean, lotara joan omen ziran.

Nahikoa loa egin zutenean, jeiki ta gosari txikia egin omen zuten, eta erriko gizonakin egingo zituztela kontuak esan omen zioten bertsolari oiek ostalariari, eta baietz sano besteak: Len ere orrenbeste egiten oituak zirala erriko gizonakin, ta berriz ere arreglatuko zirala ta joateko kezkarik Ardura, estuasuna gabe.

Besteak uraxe nai, berriz.

Artu autobusa eta laster omen ziran Ernanin.

Ura ere pagatu gabe, nola edo ala eskapo egin omen zuten, eta beintzat aiek ere itzegiten jardunak.

Txoperrak ere, eta gero ostalariak ere, kontua pasa omen zuten aiuntamentura, eta ezetz: aiek dana dirutan pagatu ziotela, eta berriz ez pagatzeko asmorik.

Or gelditzen dira kokotzetik Aho bete hortzez, ezer gabe gelditu, emen Oiartzunen esaten dan bezela.

Bertsolariak joanak eta aiuntamentutik diruesperantzarik ez, or nora jo etzekitela, Goizuetako ostalariak amorrazio Haserrea, amorrua ederrarekin Bizia, handia, Nik arrapatuko banitu! bere artean Bere barruan, bere baitan pentsatuaz.

Baña nun bizi zan ere jakin ez Prantzes-Txikia beintzat.

Arek etzuan bizitzeko leku jakiñik Finkoa.

Artan gelditu omen zan ura, Goizuetako ostalaria, bere paketearekin.

Txirrita, berriz, joan omen zan Billabonara batean bertsotara bere lagun batekin.

Ura, gizarajoa Gizagaixoa, ibilpide txarrarekin ezagutu genduan guk, baña ona ere izan omen zuan arek, salto motxean amar oin egiten zituanean.

Saiburu bere lengusuak esan izan zuan, bazuala sasoia Indarra, osasuna amar oin errez egiten zituana; bana betiko ez izan sasoia ere, eta, guk ezagutu genduanean, oso galdua zuan.

Billabonan Iskiña bada taberna bat, eta antxe lo egitera joateko.

Piska bat laguntzen ibilli omen zitzaion beste bertsolari laguna.

Eta, goizean esnatu zanean, poltsa palta.

Kejatu omen zan gure Txirrita ori, ta esan omen zion bere pasadizoa Gertaera Iskiñako mutillari, eta: - Atzo oiera joan ziñanean, zurekin al zendun?.

- Bai: oiera abitu nintzanean beintzat bai!.

- Orduan zuri bertsolari lagunak kendu dizun juzkua edukiko dezu poltsa? - Nik bai!.

- Or ez da besterik inor izan, zuek lo egin dezuten kuartuan! Ba, arek eraman badu, nik ekarriko det poltsa!- esan omen zion Iskiñako mutillak.

Eta artu omen zuan bizikleta eta joan omen zan ura egoten zan lekura, eta antxe: - Jaungoikoak dizula egun on!.

Da: Bai zuri ere! erantzun omen zion bertsolariak.

- Txirritaren poltsarik ikusi al dezu?.

Ta: Nik ez det ikusi! Non ikusiko nuan, ba, nik Txirritaren poltsa?.

- Egia esan! Bestela gaizki ibilliko zera! esan omen zion Iskiñako mutillak, oso serio jarrita.

Ta berealaxe bildurtu omen zan bertsolari ori, ta baietz, arek zeukala, bana eskallaretan billatu zuala esan omen zion; arek etziola Txirritari kendu.

- Ekatzu neri ta nik entregatuko diot berari!- esan omen zion Iskiñako mutillak.

Orduan atera ta eman omen zion Pañuelo baten muturrean Punta, ertza korapillo eginda, an omen zeuzkan Billabonan irabaziak eta etxetik eraman zituanak.

Eta ala esan omen zion: - Diruak arenak baldin badira, pañueloa ere arena izango da!.

Artu bere poltsa ta Txirritari entregatu omen zion.

Arek bai poza ederra noski.

Arek korrika ibiltzeko etzuan balio, ta uragatik libre zan. PELLO ESNAL.